XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIODEMOGRAFIAN ERABILTZEN DIREN INDIZEAK Populazioaren azterketa estatistikoak, zentsuaren bitartez egiten dira.

ZENTSUA, akordi internatzional batez 0 tan amaitzen diren urteetan egiten da, hau da, hamar urteka.

Herri guztiak epe berdinetan egiten dute, gero emaitzak parekatzeko.

Zentsuen bitartean dagoen populazioa jakiteko, azkenengo zentsuaren populazioari, urteroko hazkuntza gehitu behar zaio, jaiokuntzari eta migrapenari dagokiona.

PADROIA, zentsu antzerakoa da eta Udaletxeko populazioa jakiteko balio du.

Padroia eta zentsua maila desberdinetan egiten dira: zentsua nazional mailan egiten da eta padroia udaletxe mailan.

Padroia denbora guztian zabalik dago.

Nazio batzuetan, POPULAZIOAREN ERREGISTRO ZABALA erabiltzen da.

Datorren zentsura itxaron gabe, populazioaren datuak ezagutzen ditu.

Populazioaren hazkuntza naturala, medikuntza atal desberdinen aurrerabideagatik asko aldatu da.

Haurhilkortasuna gutxitzen joan da alde batetatik; bestetik bizimaila hobeagoak, bizitza luzeagotu du.

Jaiotzean dugun bizitzeko itxaropena, hau da, pertsona batek, herri batetan bizitzeko itxaropena eduki lezakeen, urte hortan jaio diren talde batek bizitzeko duten urteen kopuru osoa denon artean berdin banatzen bada, da.

Sexua kontutan hartuz, bizitzeko itxaropen handiagoa emakumeak dute, berezitasun genetikoagatik.

Gizon gehiago jaiotzen dira, baina gehiago ere hiltzen dira lehen urteetan.

SUNDBARG INDIZEA: egile honek, populazioa 3 taldeetan banatzen du:
- 0-14 urterarte
- 15-50 urterarte
- 50 urte baino gehiago
.

Oinarri bezela 15-50 urte artean dauden pertsonak hartzen ditu.

Talde hau kontutan edukirik, honela bereizten du populazioa: populazio aurreragarri: 15 urte baino gutxiagoko populazioa 50 urte baino handiago denean.

Hau herri azpiaurreratuetan ekonomi mailan gertatzen da.

Populazio egonkorra, 15 urte baino gutxiagoko populazioa eta 50 urte baino zaharragoak parean daudenean.

Populazio atzeragarria, 50 urte baino zaharragoen kopurua, 15 urte baino gutxiagokoena baino handiagoa denean.

BUEGDOFER INDIZEA: Egile honek talde berezi bi hartzen ditu: 6-15 eta 45-65 urte bitartekoak.